Ir a la index
Empresa Proyecto Prototipo Contacto
 

 

 

mp2 proiektua (multi-player multi-platform)

 

Deskribapena

Helburua proiektu iraultzaile bat egia bihurtzea da: jokalari anitzeko jokoen lehen komunitate ubikuoa. Hau da, oraingo ordenagailuetako jokalari anitzeko paradigmaren garapena da, eta hari gabeko gailu guztietarako (GPRS, EDGE, UMTS, WIFI, Bluetooth) eta telebista digitalerako.

Hemendik aurrera, komunitatera bere ordenagailutik bakarrik konektatu zitekeen erabiltzailea haririk gabeko edozein gailutatik ere konektatu ahal izango da, adibidez, sakelakotik edo PDAtik. Horrela, lehen aldiz egiazkoa bihurtuko litzateke jokalari anitzeko joko ubikuoaren kontzeptua.

 

 

Ezaugarri nagusiak

  • Moldagarria. Edozein erabiltzaile kopurutara egokitu daiteke.
  • Tolerantzia akatsekiko. Erabiltzaileek ez dute sekula partida galduko.
  • Malgua. Denbora errealean zerbitzu/joko berriak gehitzeko aukera (puntuazioak, txapelketak, etab.), sistema gelditu beharrik gabe eta oso erraz.
  • Plataforma sendoa jokoak egiteko, gailutik askea eta programatzailea diferentziak kudeatzeko lan neketsutik libratzen duena.
  • Jokoak lantzeko denbora izugarri gutxitzea, programatzaileak alderdi bisuala ezartzean bakarrik zentratzen direlako.
  • Gailu berriak sartzeak ahalegin txiki-txikia eskatzen du.
  • Parametrizatzeko modukoa. Zehatz-mehatz defini daiteke erabiltzaileak zer ikusi, erabili, ordain dezakeen.
  • Monitoretza denbora errealean. Sistema etengabe monitorizatzen da eta operadoreei egoera, alarma, gora-behera eta abarren berri ematen zaie.
  • Alarmak eta ekintza zuzentzaileak dituen sistema. Sistemak automatikoki erantzuten du aurrez ezarritako egoeretan; zuzendu egiten ditu eta haien berri eman operadoreei.

 

Arkitektura

mp2 lau sistemaz dago osatuta: sare kudeatzailea, jokoen ingurunea, backend zerbitzuak eta kontrola. Irudi honek elkarren artean nola komunikatzen diren erakusten du.

 

Arkitektura banatua da eta zerbitzura bideratua; horrek malgutasun eta hazkunde mugatua izateko aukera ematen digu.

 

Abantailak

  • Operadoreak. Operadoreek balio erantsi handiko jolas edukia dute euren bezeroei eskaintzeko. GPRS kontsumo eta/edo share bidez lortzen dituzte etekinak eta horrek lehiatzeko abantaila ematen die. Gainera, oso produktu erakargarria bilakatu da beste batzuk bultzatu eta sartzeko, esaterako TV IP delakoa.
  • Atariak. Komunitatea baduten atariek afiliatu irudia har dezakete; horrela, euren erabiltzaileak gure atarira bidaliko dituzte eta hortik sortutako diru sarrerak banatu egingo lirateke.
  • Jokoak lantzen dituztenak. Programatzaileek plataforma sendoa izango dute eta horrek hainbat teknologiarekin borrokatzearen lan neketsua kentzen die gainetik, bai eta garatzeko denbora gutxitu ere.
  • Erabiltzaileak. Lehenengoz, jokalari anitzeko edukiak eta komunitate tresnak izango dituzte gailu mugigarrietatik. Ordenagailutik edo beste gailuren batetik ere konektatu ahal izango dira nahi izanez gero.
 

 
 
 Novoplayaren aurkezpena (gazteleraz)
    (7 orri./391 KB)
 
 





Zure enpresari laguntzeko moduari buruz hitz egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan.

Egin klik harremanetan jartzeko.
 







Erakustaldi batek hamaika azalpenek baino gehiago balio duelako, ikusi martxan oraintxe.

Egin klik prototipoa probatzeko.
 
Legezko abisua · Novoplay ® 2006