Sarrera
Gaur egungo mundu digitala industria aroko bosgarren teknologia iraultza da.
Ezaugarri nagusia konbergentzia du: ordenagailuak eta beste gailu batzuk telekomunikazioen bidez
elkarrekin lotzeko gaitasuna. Banda zabaleraren konektibotasunak kostu baxua izatean eta estandar
irekiak, oro har, onartzean, oso bestelako mundua sortu da, erabat konektatutako mundu digitala,
eta horrek ubikuotasun kontzeptua ekarri du berekin: edozeinek goza ahal izango du, edonoiz eta edonon,
informazio eta denbora pasa zerbitzu sorta zabalaz, gailu berrien eta sare terminalen bidez.
Guri buruz
Novoplay enpresa berria da eta eduki ubikuoak sortzeko eskaerari erantzuteko sortu zen. Gure aburuz,
norbanakoak eta kalitatea funtsezkoak dira erakunde batean; horregatik, gure taldean sektorean ondoen
prestatutako jendea dago, eta EFQM eredua hartu dugu antolamendu eta kalitatearen filosofia moduan:
|
Eginkizuna Elkarlanean diharduten norbanakoetan oinarrituriko
proiektua nahi dugu. Norbanako horiek bezeroak, laguntzaileak eta geure taldea bera gustura edukitzea
ahalbidetu behar dute, bai eta Interneten eduki ubikuoak garatu eta aberastasuna eta lanpostu berriak
sortzea ere.
Balioak
- Gure bezeroak gustura egotea eta euren leialtasuna lortzea da lehentasun nagusia.
- Taldean aritzen gara hobetzeko ideiak emanez, eta erakunde barneko nahiz kanpoko informazio
eta komunikazio guztiei zabal-zabalik gaude.
- Aldaketa bultzatu eta kudeatzen dugu, ekimen eta arriskuei helduz.
- Begirune osoa dugu langile, erabiltzaile, laguntzaile eta lan inguruarekiko.
- Etengabeko prestakuntza ematen dugu ezagutzak hartu eta besteekin banatzeko.
- Neurtzearen kulturari atxikitzen gatzaizkio. Neurtu egin behar da kontrolatzeko.
Taldea
Novoplayko langileak Interneteko komunitate handientzako arkitekturak garatzen ondo espezializatuta
daude, batez ere, denbora errealeko aisian. |